benetako behi esne ekologikoa naturala
CASTELLANO
Nortzuk gara Elikagai osasuntsu eta naturala Gure produktua Bisitak Errezetak Non erosi Kokapena Harremana
Behieko esneaGure esnearen analisiaGure esnearen analisia
Behieko Sabekoetxea esnea

Guretzat elikadurak pertsonaren errespetuan eta inguramenean oinarriturik egon behar du. Gure kargu hartzen dugu hau, oraina gure seme-alaben mailegua izango denaren jakintza eran-tzukizuntzat hartuz. Behieko Sabekoetxea esne gordin eta pasteurizatu ekologikoa gure behietatik dator, zeinak gure larreetan bazkatzen duten. Larre hauetan ez da ongarri kimikorik, ezta pestizidarik erabiltzen, elikaduraren oinarri nagusia era askotako floraz osaturiko larrea delarik.

Esne pasteurizatuaren kasuan, esne gordin hau  72ºtan pasteurizatua izeneko prozesu termikoan jartzen da. Prozesu honek produktuaren dastamen-ezaugarri eta elikagarri guztiak mantentzen ditu, ezinbestekoak ditugun bitamina eta aminoazidoak kasik bere osotasunean utziz. Modu honetara, esnea kontsumitzailearengana kasik egoera naturalean edukiko lituzkeen ezaugarriekin iritsiko da. Produktu naturala izatean hozketa behar du.

Homogeneizatu gabeko ontziratze naturala berriz erabiltzeko kristalezko ontzia, guk aurkitu dugun ontziratze mota egokiena da, gure esnearen ezaugarri organoleptiko guztiak mantentzen dituelako.

Elikagai guztiak ondo mantentzeko, astebeteko iraupena izan behar du.

 
   
  1. Osasungarriak dira.
2. Ez dute gehigarri sintetikorik.
3. Ez dute pestizidarik.
4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik.
5. Ez dituzte antibiotikorik.
6. Ingurunearekiko jasangarriak dira.
7. Kalitate maila gorena dute.
8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute.
9. Naturarekiko ere errespetua dute.
10. Zaporetsuagoak dira.

GREGORIO ZUAZNABAR eta FERMIN MURUA
Sabekoetxea · 20268 Altzo | Tel. 943 691 460 - 943 651 514
RSS: ES.15.07420/SS
Buletinean harpidetza | Bezero gunea